Ingurumena PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Hainbat diziplinatako kideok osatutako taldea gara, eta bertan Jon Aseginolaza Braga dugu buru, ingurumenean aditua bera, eta ingurumenaren eta paisaiaren inguruko beste titulazio batzuk ere baditugu osagarri.
Gure bulegoa ingurumena eta paisaia kudeatzen eta babesten espezializatu da, eta esparru horretan egin dugun lana helarazi nahi izan dugu, baita lurraldea hobetzen lagundu ere, udalen eremuan nahiz esparru pribatuan.
Egun sentsibilizazio berezia dute gai honen inguruan gizarteak berak nahiz paisaiaren inguruko jarduerekin zerikusia duten eragileek. Balio propiotzat dute, eta tokian tokiko kulturarekin eta historiarekin zerikusia duen baliotzat. Zaindu beharreko aberastasuna da, baina baita balioa ematekoa ere, baliabideen kudeaketa egokiaren bidez.
Gure enpresak hiru esparru nagusi lantzen ditu, beren artean elkarreragiten dutenak, hain zuzen ere:
  • Ingurumena
  • Paisaia
  • Baliabideen kudeaketa
 

Sortu Energia S.L. Paseo Ubarburu, 12 20014 Donostia-San Sebastian - T 943 01 40 32   F 943 08 69 90    M info@sortuenergia.com