|
Ur bero sanitarioa Instalazio sinple batekin, familia baten premiak neguan ere ase ahal izango dituen ur beroa lor daiteke. Ur bero sanitarioa etxeetan erabiltzeko urari esaten zaio, erosoago bizitzeko eta bizi-kalitate hobea izateko berotzen dugunari.
Berogailua Urtaroaren arabera, sistema honen bidez etxebizitza baten behar termikoen % 30 eta 50 artean bete daitezke. Eguzki-biltzaileen bidez eguzkiaren berotasuna zurgatzen da eta hori zirkuitu itxi batera transmititzen da. Zirkuitu horren barruan dagoen fluidoak banatuko du beroa berokuntza-sisteman barrena.
Igerilekuen klimatizazioa Eguzki-energia termikoa asko aplikatzen da igerilekuetako ura berotzeko, horiek estaliak izan nahiz ez. Uraren tenperatura gradu gutxi batzuk igotzea lortzen da, eta estali gabeko igerilekuen kasuan aldi luzeagoan erabiltzeko aukera ematen du horrek.
|