|
Eguzki-energia fotovoltaikoa |
|
|
|
SORTU ENERGIA sozietateak penintsulan nahiz Kanariar Uharteetan sarera konektatutako eguzki-planta fotovoltaikoak sustatzera eta instalatzera bideratzen du bere jarduera nagusia. Jarduera nagusia Kanariar Uharteetan egin du, kokaleku geografiko hori errentagarritasun handienekoa da eta, eguzki-energiari begira. Inbertitzaileek eguzki-plantetan banaka nahiz taldeka inbertitzearen aldeko hautua egin dezakete, beren interesen eta errentagarritasun-aukeren arabera.
SORTU ENERGIA sozietateak giltza eskura esaten zaion modalitateari jarraiki gauzatzen ditu bere proiektuak, alegia, une guztiak kudeatuz: inbertitzaileak lortzea, ingeniaritzako proiektua, instalatzeko prozesua, administrazio publikoetako dirulaguntzen kudeaketa (erkidegoaren mailakoak, IDAE, ICO), udal-baimenak, industriako alta, instalazioa martxan jartzea eta konpainia elektrikoekin (ENDESA, IBERDROLA...) kontratuak formalizatzea.
|