|
Sortu Energia sozietateak sustatzeko eta eraikitzeko proiektuak garatzen ditu, energia berriztagarrien esparruan. Eguzki-energiaren esparruan dago espezializatuta.
Proiektu horiek gauzatu ahal izateko, Europako eremuan lan egiten duten eraikitzaileekin eta instalatzaileekin batera egiten du lan.
Sortu Energía sozietateak Europako Erkidegoko enpresa eta inbertitzaileekin lankidetzan gauzatzen ditu eguzki-energiaren inguruko proiektuak. Honako arloak lantzen ditu:
- Eguzki-baratzeak: lurraren gainean eraikitako instalazio fotovoltaikoak dira. Instalazio-potentzia handiak dituzten eta mota guztietako erakunde eta komunitateetarako elektrizitatea sortzeko gai diren zentral elektrikoak dira.
- Estalki gaineko instalazioak: mota guztietako eraikinen estalkien gainean eraikitzen diren instalazio fotovoltaikoak dira. Eraikin horiek etxeak, industriak edo zerbitzuetako eraikinak izan daitezke.
- Instalazio autonomoak: sare elektriko konbentzionaletik kanpo dauden lekuak energia elektronikoz hornitzen dituzten instalazio fotovoltaikoak dira. Gisa honetako sistemetan ezinbestekoa izaten da energia bateria bidez biltegiratzeko sistemak izatea.
|