Etxeko eguneroko jardunean energia nabarmen aurrez daiteke, jarrerak aldatzen badira eta kontsumo errealaz eta beharrezkoaz kontziente bagara. Kasu gehienetan nahikoa izango da kontsumo txikiko etxe-tresna elektrikoak aukeratzea edo berogailuaren, aire egokituaren eta ur beroaren kontsumoa arrazionalizatzea. Etxe-tresna elektrikoek garrantzi handia dute etxeetan energia aurrezteko garaian. Europar Batasunean etxe-tresna gehienek dute etiketa berezia, energia-etiketa izenarekin ezagutzen dena. Horrek emango digu kontsumoko eraginkortasunaren berri eta ingurumena zenbateraino errespetatzen duen ere adieraziko digu. Alabaina, etxetresna elektriko guztiek ez dute etiketarik, asko kontsumitzen edo beren bizitza baliagarriaren zatirik handiena piztuta ematen dutenek baino ez. Honakoak ditugu horiek: hozkailuak eta izozkailuak, garbigailuak, ontzi-garbigailuak lehorgailuak, garbigailu-lehorgailuak, etxeko argi-iturriak, labe elektrikoa eta aire egokitua.
Sortu Energia S.L. Paseo Ubarburu, 12 20014 Donostia-San Sebastian - T 943 01 40 32 F 943 08 69 90 M info@sortuenergia.com