Eraikinak diseinatzerakoan energia aurreztearen inguruko alderdiak hartu behar dira kontuan. Esate baterako, leihate handiak jartzea hegoaldera begira (ipar hemisferioan eta latitude ertain eta altuetan), neguko egunetan eguzki-erradiazioak bero ditzan eremuak, edo isolatzaile termikoa aplikatzea eraikinaren gainazaletan, batez ere eraikinaren inguratzaile termikoa osatzen dutenetan (estalki, fatxada, forjatu eta abarretan), beroak ihes egitea eragozteko, edo eguzki-panelak jartzea, energia elektrikoaren independentzia areagotzeko.
Sortu Energia S.L. Paseo Ubarburu, 12 20014 Donostia-San Sebastian - T 943 01 40 32 F 943 08 69 90 M info@sortuenergia.com