Gure lana da zu zure ohiko jardueraz arduratzen zaren bitartean aparteko errentagarritasun handia lortzea.
Gu arduratzen gara honakoez:
Baimenak kudeatzeaz
Diru-laguntzez
Dimentsionatzeaz
Proiektua prestatu eta gauzatzeaz
Instalazioaz
Martxan jartzeaz
Monitorizazioaz
FINANTZIAZIOA
Esparru-akordioak ditugu banku-entitateekin, eta horiek instalazioaren kostuaren % 80 arte finantza diezazukete.
Diru-sarrerek %10etik gorako barne-errendimenduko tasa dute.
Aseguru-etxeekin ere baditugu akordioak. Horiek izan daitezkeen ezusteko guztiak estaltzen dituzte (lapurreta, sutea, harriabarra, haizea, tximista eta abar), baita lortu gabeko irabazia ere, produkzioaren galerak eragindakoa.
Udalen eta autonomia-erkidegoen arabera, laguntza osagarriak izaten dira energia berriztagarrietan egindako inbertsioak sustatzeko.
Finantziaziorako aholkuak emango dizkizugu, zure instalazioaren errentagarritasuna ahalik eta handiena izan dadin.
Zer dira eguzki-baratzeak?
Eguzki-baratzeak edo eguzki-eremuak azpiegiturak eta zerbitzuak partekatzen dituzten hainbat titularren instalazio fotovoltaiko txikiz beteriko esparruak edo espazioak dira.
Gutxi gorabeherako kalkulu gisa aipa dezakegu hektarea bateko eguzki-baratzeak (panelak, transformazio-zentroak, inbertsoreak, sarbideak, hesiak eta abar kontuan hartuta) 130 familiak kontsumitzen duten energia sor dezakeela.
100 kW nominaletarako, Kanariar Uharteetako artxipelagoko uharteetako batean (Lanzaroten, hain zuzen ere) izaten da Espainiako estatu osoko produkzio ekonomikorik handiena, urteko 54.000 € inguruko zenbatekoekin. Inbertsioa diru-sarrerekin berekin autofinantza daiteke, 9 eta 12 urte artean, finantza-zamaren arabera betiere. Beste abantaila bat ere bada: instalazioaren BEZ edo IGIC (Kanariar Uharteetan) osoa itzultzea. Hori pertsona fisikoen kasuan nahiz sozietateen kasuan izango da aplikagarri. Horri ingurumenean inbertitzeagatiko % 8ko zerga-arintzea gehitu behar zaio.
Sortu Energía sozietateak finantza-kudeaketa ere hartzen du barne, baita administrazioko izapidetzea eta zentralen mantentze osoa ere. Gainera, jabeari aukera ematen dio Internet bidez kontrolatzeko urteko, hilabeteko eta eguneko produkzioa.
Eguzki-baratzearen kontzeptua ekoizleen sarearen edo elektranetaren kontzepturako bilakaera ari da izaten. ELEKTRANETA energia elektrikoari aplikatutako Interneten askatasun demokratikoaren konbinazioa da, hau da, energia-ekoizleen sare askea, energia bertakoa, berriztagarria eta garbiagoa izanik, jakina. Eguzki-baratzeek, panelen estalkiek, biomasako plantek, parke eolikoek eta beste edozein ekimen pribatuk eskubidea dute sare elektrikoan sartzeko. Horrek badu dagoeneko euskarri juridikoa Europa mailan.
Instalazio fotovoltaikoen iraupena
Bi motatako instalazio fotovoltaikoak daude. Norberaren kontsumorako elektrizitatea sortzen dutenak eta produkzioa sare elektriko orokorrera isurtzen dutenak. Hemen bigarrengoei buruz bakarrik hitz egingo dugu. Planta fotovoltaikoak eguzki-erradiazioak jasotzen dituzten panel edo modulu batzuek eta inbertsore batek osatzen dituzte. Elementu horien balio-bizitza 30 eta 40 urte artekoa dela balioesten da. 25 urtera, moduluen % 80ko produkzio-bermea ematen dute fabrikatzaileek.
Bermatutako pentsio-plana
EGUZKI ENERGIA FOTOVOLTAIKOA zure etorkizuna bermatzen duen eta errege-dekretu bidez bermatuta dagoen inbertsio-mota da.Sarera konektatutako eguzki-instalazio fotovoltaikoek energia elektrikoa sortzea dute xede, eta ondoren konpainia elektrikoei saltzen zaie energia elektriko hori, unean-unean indarrean dagoen legeriak bermatzen duen prezioan. Hori dela eta, berehala amortizatzen da inbertsioa, eta urte gutxi batzuen ondoren lortzen dira irabazi handi samarrak. Gisa honetako inbertsioak aukera bikain dira pentsio-plan gisa, errentagarritasunaren inguruko baldintza eta irabazi ezin hobeekin.
Lege-dekretuak bermatzen du erregimen bereziko elektrizitate-ekoizleak bermatutako prezioan saldu ahal izango duela eguzki-energia fotovoltaiko bidez sortutako elektrizitatea.
Instalazioak sortutako elektrizitate guztia konpainia elektrikoek erosiko dute legez.
Energiaren prezioa ere legez finkatuko da.
Eguzki-baratzea Espainiako eguzki-erradiazio handieneko eta eguzki-ordu gehieneko gunean dago kokatuta eta, beraz, handienetakoa eta errentagarrienetakoa izango da beti bertako produkzioa.
Mantentze-kostu txikia.
Ekarpen txikia, kapitalaren % 80 banku-entitateek finantzatuko dute eta.
% 10 inguruko barne-errendimenduko tasa du inbertsioak.
Mantentze-lanak
Balio-bizitza osoan instalazioaren errendimendua ahalik eta handiena izan dadin, mantentze-lan jakin batzuk egin behar dira, honakoak, hain zuzen ere: panelak garbitzea, berrikustea eta abar. Horretarako, instalazioak mantentzeko kontratua eskaintzen dugu. Kostu horiek barne hartuta daude amortizazio-tauletan.
Eguzki-baratzeak edo eguzki-eremuak azpiegiturak eta zerbitzuak partekatzen dituzten hainbat titularren instalazio fotovoltaiko txikiz beteriko esparruak edo espazioak dira.
Gutxi gorabeherako kalkulu gisa aipa dezakegu hektarea bateko eguzki-baratzeak (panelak, transformazio-zentroak, inbertsoreak, sarbideak, hesiak eta abar kontuan hartuta) 130 familiak kontsumitzen duten energia sor dezakeela.
100 kW nominaletarako, Kanariar Uharteetako artxipelagoko uharteetako batean (Lanzaroten, hain zuzen ere) izaten da Espainiako estatu osoko produkzio ekonomikorik handiena, urteko 54.000 € inguruko zenbatekoekin. Inbertsioa diru-sarrerekin berekin autofinantza daiteke, 9 eta 12 urte artean, finantza-zamaren arabera betiere. Beste abantaila bat ere bada: instalazioaren BEZ edo IGIC (Kanariar Uharteetan) osoa itzultzea. Hori pertsona fisikoen kasuan nahiz sozietateen kasuan izango da aplikagarri. Horri ingurumenean inbertitzeagatiko % 8ko zerga-arintzea gehitu behar zaio.
Sortu Energía sozietateak finantza-kudeaketa ere hartzen du barne, baita administrazioko izapidetzea eta zentralen mantentze osoa ere. Gainera, jabeari aukera ematen dio Internet bidez kontrolatzeko urteko, hilabeteko eta eguneko produkzioa.
Eguzki-baratzearen kontzeptua ekoizleen sarearen edo elektranetaren kontzepturako bilakaera ari da izaten. ELEKTRANETA energia elektrikoari aplikatutako Interneten askatasun demokratikoaren konbinazioa da, hau da, energia-ekoizleen sare askea, energia bertakoa, berriztagarria eta garbiagoa izanik, jakina. Eguzki-baratzeek, panelen estalkiek, biomasako plantek, parke eolikoek eta beste edozein ekimen pribatuk eskubidea dute sare elektrikoan sartzeko. Horrek badu dagoeneko euskarri juridikoa Europa mailan.
Sortu Energia S.L. Paseo Ubarburu, 12 20014 Donostia-San Sebastian - T 943 01 40 32 F 943 08 69 90 M info@sortuenergia.com