| Eguzki energia |
|
|
|
|
SORTU ENERGIA sozietateak penintsulan nahiz Kanariar Uharteetan sarera konektatutako eguzki-planta fotovoltaikoak sustatzera eta instalatzera bideratzen du bere jarduera nagusia. Jarduera nagusia Kanariar Uharteetan egin du, kokaleku geografiko hori errentagarritasun handienekoa da eta, eguzki-energiari begira. Inbertitzaileek eguzki-plantetan banaka nahiz taldeka inbertitzearen aldeko hautua egin dezakete, beren interesen eta errentagarritasun-aukeren arabera.
SORTU ENERGIA sozietateak giltza eskura esaten zaion modalitateari jarraiki gauzatzen ditu bere proiektuak, alegia, une guztiak kudeatuz: inbertitzaileak lortzea, ingeniaritzako proiektua, instalatzeko prozesua, administrazio publikoetako diru-laguntzen kudeaketa (erkidegoaren mailakoak, IDAE, ICO), udal-baimenak, industriako alta, instalazioa martxan jartzea eta konpainia elektrikoekin (ENDESA, IBERDROLA... ) kontratuak formalizatzea.
SORTU ENERGIA sozietateak, eguzki-planta jabearen esku utzi ondoren, instalazioa mantentzeko lanak ere egiten ditu, aurrez kontratua formalizatuz gero. Enpresa-aseguru konbinatua ere badu, arrisku anitzekoa. Horrek kalte materialak, ustiapenaren galerak nahiz erantzukizun zibila estaltzen ditu.
SORTU ENERGIA sozietateak errentagarritasun handiko inbertsioa jartzen du bere bezeroen eskura. Kanariar Uharteek kokaleku ezin hobea dute eguzki-erradiazioaren mailari nahiz batez besteko tenperaturek urtean zehar izaten dituzten gorabehera txikiei begiratuta. Horrek modulu fotovoltaikoaren errendimendu bikaina ahalbidetzen du. |

Energia berriztagarriak 

